Alegia (literatura)

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Samaniego arabarraren alegia batzuen irudiak.

Alegiak ipuin laburrak dira, normalean bertso errimatuetan kontatuak, baina haietan pertsonaiak animaliak izaten dira. Animalia horiek, ordea, pertsonak balira bezala jokatzen dute, eta egiten dutenaren arabera halak ondorio on edo txarra izaten dute; horregatik, alegietan kontatzen diren istorioek amaierako irakaspen bat dute: horretan, pertsonaiek gaizki zer egin duten ikasten da, eta benetan ongi legokeena irakasten da.

Ezagutzen diren alegia zaharrenak ziur aski sumertarrek asmatu zituzten, orain dela 4.500 urte. Ezagutzen den alegia-egile zaharrena Esopo poeta da, Antzinako Greziakoa.

Félix Mª de Samaniego arabarraren alegia bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euliak
Ezti gozoa aurkitu zuten
mila eulik abaraskan,
guzti-guztiak bertan hil ziren
preso eztiaren biskan.
Bakarren batzuk amaitu ziren
sagar-pastel baten puskan.
Gauza bera gertatzen zaie
giza-bihotzei askotan,
harrapaturik geratzen dira
gurari txarren kaiolan.