Alexander Graham Bell

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Graham Bell 1892an, New Yorketik Chicagora egindako lehen telefono-deia probatzen.

Alexander Graham Bell telefonoaren asmatzailea izan zen. Lehen telefonoa 1876an asmatu zuen.

Bell Eskozian jaio zen, Edinburg hirian, 1847an eta Kanadako Cape Breton uhartean hil zen 1922an. Ingeniaria zen bai eta irakaslea ere gor-mutuentzako eskola batean. Telefonoaren patentea erregistratu zuen egun berean, beste asmatzaile batek, Elisha Grey izeneko batek, erregistratu zuen berea; eta 1877an, Thomas Edisonek erregistratu zuen beste patente bat. Auzitan ibili eta gero, epaileek Bell eman zuten asmatzailetzat. Filadelfia hiriko azokan aurkeztu zuen.

Haren omenez, soinua neurtzeko magnitudeari dezibel izena ipini zioten (dezibel: bel baten hamarrena).