Antartika

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Antartikaren kokapena.

Antartika munduaren hego poloan dagoen lur-eremu zabal bat da, itsasoz inguratuta.
Oso eremu handia denez, askok seigarren kontinentea dela esaten dute.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartikako tenperaturak munduko hotzenak dira. Urteko batez besteko tenperatura –50 °C izaten da. Udan, zerotik beherako gradutan egoten dira.
Haize bortitza izaten da Antartikan, 100 km/h-tik gorakoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartikaren azalera 13,9 milioi km2 da. Beraz, Europa baino handiagoa da. Antartika inguratzen duen itsasoak Ozeano Antartikoa du izena.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antartikan ez da ia inor bizi, bertako klima oso gogorra delako.
Gehienbat ikertzaileak izaten dira han, aldi baterako azterlanak egiten.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia eta landare gutxi daude lurrazalean, ia guztia izotzez estalita dagoelako. Hala ere, itsasoan plankton, arrain, zetazeo, itsas txakur eta itsas elefante asko daude. Pinguinoak ere badira Antartikan.