Artizarra

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Artizarra.

Artizarra eguzki-sistemako bigarren planeta da, edo, zehazkiago esanda, eguzkitik hurbilen dagoen bigarrena, Merkurioren ondoren eta Lurra baino lehen.

Haren gainazala harri basaltikoz osatuta dago eta, haren gainean, presio atmosferikoa Lurrekoa baino 90 aldiz handiagoa da.

Geologiari dagokionez, hainbat sumendi daude bertan eta euria egiten duenean, ez da ura izaten erortzen dena, azido sulfurikoaren antzeko zerbait baizik.

Artizarreko atmosfera berotegi-efektuko gasez osatuta dago batz ere (karbono-dioxidoa, adibidez); horregatik du oso tenperatura handia (460ºC inguru). Atmosferak, gainera, azido sulfurikoa ere badu.

Artizarraren errotazioa eguzki-sistemako beste planeta gehienen alderantzizko norabidean gertatzen da. Horrek esan nahi du eguzkia mendebaldetik altxatzen ikusiko litzatekeela bertatik eta ekialdetik sartzen, hots, Lurraren kontrako moduan. Gainera, errotazio-periodoa oso handia da: egun-gau ziklo batek (Artizarreko eguzki-egun bat) 116,75 Lurreko egun irauten du; eta Lurreko urte batek, Artizarreko 1,92 egun.