Azazkal

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gizaki baten azazkala.

Azazkala edo azkazala hatzen eta behatzen puntan daukagun egitura gogorra da.
Azazkalak zelula hilez daude osatuta; batez ere, keratina izeneko proteinez.
Eskuetako azazkalak behatzetakoak baino lau aldiz azkarrago luzatzen dira. Mozten ez badira, oso luzeak egin daitezke.
Gizakion azazkalak zapalak izaten dira, eta hatz eta behatzen punta babesteko dira; ez dira sentikorrak (mozten ditugunean ez digute minik ematen, horri esker).
Animalia espezie askok dauzkate azazkalak.


Elefante baten azazkalak.