Barack Obama

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Barack Obama.

Barack Obama (1961eko abuztuaren 4a, Honolulu) Ameriketako Estatu Batuetako lehendakaria izan zen 2009ko urtarrilaren 20tik 2017ko urtarrilaren 20ra bitartean. Zehazki, herrialde horretako berrogeita laugarren (44) lehendakaria izan zen.
2008an hautatu zuten aurrenekoz, eta 2012an bigarrenez.
Alderdi Demokratako kidea da.
Gainera, Ameriketako Estatu Batuetako aurreneko lehendakari beltza izan zen.
Bere presidenteordea Joe Biden zen.