Barizela

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Barizela duen haurra.

Barizela edo astanafarreria gaixotasun kutsakor bat da. Larruazal osoa grano edo pikor gorriz betetzen da.
Gaixotasuna ez da larria, baina bai oso kutsakorra.
Pikor gorriek azkura handia ematen dute, eta, askotan, sukarra izaten da.
Birus batek eragiten du; zehazki, Varicella zoster birusak.
Gaitz hau astebetean sendatzen da, gutxi gorabehera.
Behin barizela izan ondoren, gorputza immunizatuta gelditzen da, eta ez du berriro gaitza harrapatzen.