Vikidiatik

Barne-planeta

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Barne-planetak (eta Ilargia), haien egiturarekin

Barne-planetak Eguzkitik gertuen dauden lau planetak dira, eta horrela deitzen zaie Eguzki-sistemaren barnean daudelako, asteroide gerrikoaren aurretik. Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira.

Zer ezaugarri dituzte?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Harrizko eta metalezko planeta solidoak dira.
  • Kanpo-planetak baino txikiagoak dira.
  • Dentsitate handia dute.
  • Antzeko barne-egitura dute: nukleoa, mantua eta azala.
  • Errotazio-mugimendu motela egiten dute beren ardatzaren inguruan. Martek eta Lurrak 24 ordu inguru irauten duen errotazioa egiten dute, Merkuriok 58 egun, eta Artizarrak 243 egun. Artizarrak alderantziz egiten du errotazioa, kontrako zentzuan.
  • Eguzkiaren inguruko orbitak laburragoak dira.
  • Martek, Artizarrak eta Lurrak atmosfera dute.
  • Ez dute eraztunik.
  • Lurrak ilargi handi eta biribila du; Martek bi ditu, oso txikiak eta irregularrak. Merkurioak eta Venusek ez dute ilargirik.

Lurtarrak edo telurikoak ere esaten zaie, Lurraren antzekoak direlako, material solidoz osatuta. Guztiak arroka igneo hoztuz eratuta daude eta burdinazko barne-nukleoak dituzte.

Barne-planetak etengabe bonbardatu zituzten asteroide eta meteoritoek euren lehen 600 milioi urteetan. Horren ondorioz, tamaina ezberdineko kraterrak aurki daitezke barne-planetetan eta haien sateliteetan.