Vikidiatik

Biola

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Biola eskuinean, biolina ezkerrean.

Biola hari instrumentu bat da, biolin eta biolontxeloaren arteko erregistroak hartzen dituena. Biolina baino handiagoa da tamainan, baina txeloa baino txikiagoa. Sorbaldan jarrita jotzen da, biolinaren modu berean, arkua erabiliz.

Instrumentu honek lau hari ditu (do, sol, re, la). Biolinari laguntzen dio gehienetan, baina bakarka ere jo daiteke; horrela, orkestra baten barruan, biolak lehen lerroan eta erdialdean kokatuta egoten dira, zuzendariaren aurre-aurrean. Biola ez da erabiltzen oso doinu azkarrak jotzeko, biolina erabil daitekeen bezala, eta bai, aldiz, halako ukitu erromantikoa emateko musikari.

Entzun biolaren soinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolaren soinua.

Goiko taulatxoan klik egin, biolaren soinua entzun nahi baduzu.