Bisurte

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Bisurtea urtean 366 egun dituen urtea da, 365 beharrean.

2016ko otsaileko egutegiak 29 egun izan zituen, bisurtea izan zelako.

Lau urtean behin, otsailari egun bat gehitzen zaio: hala, normalean 28 egun izaten dituen arren, bisurteetan 29 egun izaten ditu otsailak.

Zergatik egiten da hori? Ba, berez, urte bakoitzak ez dituelako 365 egun, baizik eta 365,25 egun. Arazoa konpontzeko, lau urtean behin egun bat eransten zaio urteari.

Bisurteak: 2012, 2016, 2020, 2024, 2028...