Buenos Aires

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Caminito kaleko etxe koloretsuak, Boca auzoan.
Plaza de Mayo eta Etxe Arrosa.

Buenos Aires Argentinako hiriburua eta hiri handiena da. 2010eko datuen arabera 2.890.151 biztanle ditu. Buenos Airesko biztanleek porteño ezizena dute.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rio de la Plata itsasadarraren ertzean kokaturik dago, Argentinaren ipar-ekialdean, Atlantikoaren ertzean. Itsasadarraren beste aldean Uruguai dago. Hiria erabat laua da eta oso zabala. Auzo asko ditu, denetan ezagunenak San Telmo, Boca eta Puerto Madero dira.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin ezagunenak hiriaren erdigunean kokaturik daude. Plaza de Mayo enparantza, Etxe Arrosa (gobernuaren egoitza), Uztailaren 9ko etorbidea (munduko zabalena), Colón antzokia eta tango dantzalekuak.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola da Buenos Airesko kirol nagusia eta bi talde handi daude:

  • Boca Juniors
  • River Plate