Vikidiatik

Dhaka

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Azoka Dhakan.

Dhaka Bangladeshko hiriburua eta hiri handiena da. Munduko hiri handienetako bat ere bada; izan ere, 2013ko datuen arabera, 14.399.000 biztanle ditu.

Biztanle gehienak musulmanak dira, biztanleen %90a hain zuzen ere. Bangladeshtarren hizkuntza bengalera da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dhaka hiria Asian kokaturik dago, Ganges ibaiaren deltan, Buriganga ibaiaren ertzean. Bangladesh herrialdearen erdigunean dago. Eremu oso laua da.

Hil beroenak apirila eta maiatza dira. Montzoi sasoia udan izaten da eta euriteek uholdeak eragiten dituzte.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lalbagh gotorlekua
  • Taara Masjid tenplua
  • Dhakeshwari tenplua

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]