Vikidiatik

Dubai

Nabigaziora joan Bilaketara joan

Dubai Asiako Ekialde Hurbilean, Pertsiar golkoan dagoen hiri bat da, baina emirerri baten izena ere bada. Hiria Arabiar Emirreri Batuetako hiriburua da. Hiri handia dugu Dubai: 2016ko datuen arabera, 2.502.715 (2,5 milioi) pertsona bizi dira bertan. Arabiar Emirreri Batuetan biztanle gehien dituen hiria da. Etxe orratz eta uharte artifizialengatik da ezaguna.

Fitxategi:CollageDubai.jpg
Dubaiko argazki batzuk.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dubain munduko etxe orratzik altuenetakoak daude, Burj Khalifa da ezagunena. 828 metroko etxe orratz hau 2010ean munduko handiena izateagatik ezagutzen zen.

Beste leku ikusgarri bat Dubai iturria dugu. Iturri honen egileen arabera, munduan ura erortzen den lekurik altuena da; horretaz gain, gauero bertako biztanleei erakustaldi itzela eskaintzen die: uraren mugimenduak eta uraren musika nahastu egiten ditu iturriak, era harrigarri batean.