Ebro

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ebro
Rio Ebro, Tudela, Navarra. (14468162020).jpg
Ebro ibaia, Tutera ondoan
Kokapena Iberiar penintsula
Luzera 910 km
Arroa 86.100 km²
Emaria 483 m³/s
Iturburua Kantabria (1.980 m)
Ibai ahoa Mediterraneoa
Valle del Ebro.jpg

Ebro Iberiar penintsulako ibai bat da, Kantabrian sortu eta Mediterraneo itsasoraino iristen dena. Araba eta Nafarroako hegoaldetik pasatzen da.
930 km inguruko luzera du, eta Espainiako ibairik luzeena da; dena den, Iberiar penintsula osoa hartuz gero (hau da, Espainia eta Portugal), Tajo ibaia da luzeena.
Euskal Herrian, 207 km betetzen ditu: 100 Araban (Errioxa eta Gaztelarekiko muga) eta 107 Nafarroan. Euskal Herriko Mediterraneo isurialdeko ibai guztiek Ebron isurtzen dute ura.

Ebro ibaiaren ur-emaria (garraiatzen duen ura, alegia) 483 m³/segundokoa da batez beste, eta, hartara, emaririk handieneko ibaia da Espainian. Dena den, ur kopuru horrek gorabehera handiak izaten ditu, zeharkatzen dituen lurralde batzuetan lehorte handiak egoten direlako. Gainera, haren ura lurrak ureztatzeko eta energia elektrikoa ateratzeko ere erabiltzen da.