Epidermis

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Epidermisaren egitura

Epidermisa larruazalaren kanpoko geruza da, dermis eta hipodermis izeneko geruzen artean dagoena. Organismoa kanpoko elementuetatik babesten du, bakterio eta mikrobioengandik bereziki, baina baita bestelako eraso fisiko eta kimikoetatik ere, keratina izeneko proteinari esker. Iragazgaitza da, hau da, ez die likidoei gorputz barrura sartzen uzten.

Epidermisaren barruan beste bost geruza bereizten dira:

  • Geruza korneoa (stratum corneum). Keratina gehien duen geruza da.
  • Geruza gardena (stratum lucidum). Azal hilak deusezten ditu.
  • Geruza pikorduna (stratum granulosum). Keratina oso ugari du.
  • Arantza-geruza (stratum spinosum). Keratina ugari du.
  • Geruza basal edo oinaldekoa (stratum basale/germinativum). Epidermiseko geruzarik sakonena.