Epilepsia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Aholku batzuk erdaraz, epilepsiari buruzko bideo batean.

Epilepsia gaixotasun neurologiko bat da. Epilepsia dutenek krisi epileptikoak izaten dituzte noizbehinka; horrelakoetan, konortea galtzen dute, konbultsioak izaten dituzte, edota haluzinazioak izaten dituzte.
Epilepsia ez da gaixotasun mental bat. Gertatzen dena da garuneko nerbio-zelulek nahasmendua izaten dutela.
Epilepsia dutenei epileptiko deitzen zaie.

Zerk eragiten du epilepsia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago garbi zehazki zerk eragiten duen epilepsia, baina, dirudienez, eragina daukate nekeak, estresak, alkoholak eta zarata handiek, besteak beste.
Botikak lagungarriak dira krisi epileptikoei aurre egiteko, baina ez dute gaixotasuna erabat sendatzen.

Zer egin behar da krisi epileptiko baten aurrean?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lasai egon; ez urduritu.
  • Epileptikoa ondo babestu, inguruan arriskurik izan ez dezan (kristalak, sua...).
  • Epileptikoaren ahoan ezertxo ere ez sartu. Ezta hatzak ere.
  • Larrialdi-zerbitzuetara deitu (112).