Erradiografia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Erradiografia X izpien bidez ateratzen den argazki edo irudia da. Erradiografiak medikuntzan erabiltzen dira gehienbat, hezurrak puskatuta ote dauden ikusteko.
X izpiek gorputza zeharkatzen dute eta bereziki tratatutako plaka batzuetara iristen dira. Plaka horiek argazkien pelikulen antzekoak dira eta, X izpiek jotzen dituztenean, argazki negatiboa egiten da.
Erradiografia bat egiten denean, X izpiek gorputzeko zati bigunak —odola, azala, gantza eta muskuluak— erraz zeharkatzen dituzte eta plakan gris ilun kolorea ikusten da. Hezurrak edo tumoreak, ordea, trinkoagoak dira eta, X izpi gutxiagok zeharkatzen dituztenez, plakan kolore zuriz agertzen dira eta horrela ikusi egiten dira.
Hezur bat puskatzen denean, adibidez, X izpien sortak puskatutako gunea zeharkatzen du eta plakan hezur zuriaren gainean lerro beltz bat balego bezala ikusten da.

Ukondoaren erradiografia.