Errefrakzio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Argiaren errefrakzioa argi-uhin bat halako materia edo ingurune batetik bestera igarotzean gertatzen den efektu optiko bat da; argi-izpia beste dentsitate bat duen objektu edo inguru garden batera iristen denean, abiadura aldatu eta norabidea ere aldatzen zaio. Kasu honetan gertatzen den fenomenoa errefrakzioa da. Errefrakzioan, izpi erasotzailea bigarren ingurunera sartzen da, eta horren barruan abiadura gutxitu eta norabidea aldatzen zaio; izpi errefraktatua deitzen zaio orduan.

Argiaren errefrakzioa

Errefrakzioa da, adibidez, betaurrekoetan edo lupa batean gertatzen den fenomenoa.