Errizoma

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Landare baten errizoma.

Errizoma landareen lurpeko (edo, batzuetan, urpeko) zurtoina da, luzetara hazten dena, gorantz kimuak eta beherantz sustrai modukoak ateratzen zaizkiona. Landareek ugaltzeko duten era bat da, zehazki ugalketa begetatiboa deitzen dena.

Errizoma etengabe hazten da; urteen poderioz, parterik zaharrenak hil egiten dira, baina kimu berriak ematen ditu, eta, horrela, eremu handia har dezake. Errizomaren parte bati begiak ateratzen zaizkionean, parte hori zatitu eta bakoitza bere aldetik landatu daiteke.

Tuberkuluak (patata, adibidez) errizoma mota bat dira.