Vikidiatik

Falange (hezurra)

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Eskuetako falange edo hatz-hezurrak.
Falangeak hatz eta behatzetako hezur txiki guztiak dira. Beste izen batzuk ere ematen zaizkie: hatz-hezur edo atzamar-hezurrak, eskuetako falangeei; eta behatz-hezurrak, oinetakoei.

Gizakion kasuan, eskuetako hatz bakoitzak hiru falange ditu, erpuruak izan ezik, honek bi baititu.

Behatzetakoek ere egitura berdina dute. Guztietan hiru, behatz lodian izan ezik.

Pertsona batek guztira 56 falange ditu.

Falangeak oso mugikorrak dira primate guztiengan; izan ere, horri esker eskuak oso ondo moldatzen dira objektuak harrapatzeko eta eusteko.