Feniziarrak

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Feniziaren kokapena.

Fenizia antzinako zibilizazio bat izan zen, gaur egungo Libano, Siria eta Israelgo lurretan garatu zena, Mediterraneoaren ekialdeko kostaldean. Zibilizazio hori, batez ere, K.a. XII. eta VII. mende bitartean garatu zen, kostaldeko hainbat hiritan: Tiro, Biblos, Sidon...

Feniziarrak nekazariak ziren, baina batez ere merkatari eta itsas-gizon trebeak, eta Mediterraneoko bazter guztietatik ibili ziren, baita Atlantikora iritsi ere; horrela, hainbat kolonia fundatu zituzten: ospetsuena, Kartago, gaur egungo Tunisian; eta Espainian, Gadir (gaur egungo Cádiz aldean). Aberastasun handiak lortu zituztenez, inguruetako inperioen konkistak jasan zituzten, batez ere asiriarrak, egipziarrak, pertsiarrak eta greziarrak, Alexandro Handiarekin.

Feniziarrak izan ziren mendebaldeko alfabetoa asmatu zutenak; izan ere, haien alfabetoan oinarritu zen greziarren alfabetoa lehendabizi eta erromatarrena gero.