Vikidiatik

Fortnite

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Fortnite jolas-ekitaldi bat.

Fortnite jokalari anitzeko bideojolas bat da, on-line jokatzen dena. Epic Games enpresa amerikarrak garatu eta 2017an plazaratu zuen. Jokalarien artean gehien zabaldutako bertsioa Battle Royale da, doakoa. Ordenagailuarekin, eta PS4 edo Xbox One kontsolekin joka daiteke, baina, telefono mugikorrekin ere jolas daiteke Battle Royale bertsioa. Nintendo Switch-ek ere atera zuen 2018an. Plataforma desberdinetan ari diren jokalarien artean jolas daiteke.

Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Fortnitek hiru bertsio ditu:

  • Fortnite, Save the world: gehienez lau jokalari borrokatzen dira zonbi moduko izaki batzuekin. Ordaindu beharrekoa da.
  • Fortnite Battle Royale: gehienez ehun jokalarik parte hartzen dute; jokalari bakoitzak bizirik irauten duen azkena izaten saiatu behar du. Doakoa da.
  • Fornite Creative: jokalariei askatasun osoa ematen die munduak eta jokalekuak sortzeko. Bertsio nau 2018an kaleratu zen.

Joko honetan, badago diru birtual bat ("paboak" deitzen dira), egiazko diruarekin erosten dena. Paboekin, jokalariak arropa, erremintak, armak eta bestelako gauza batzuk eros ditzake.