Gene

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
ADNaren molekula bat -ezkerrean- eta bere kokapena kromosometan -eskuinean-

Geneak zelula guztietan dauden ADNaren zati txikiak dira, proteinak fabrikatzeko argibideak dituztenak. Geneei esker, beraz, zelulak behar duen informazioa dauka funtsezko molekula batzuk -proteinak- sortu ahal izateko.

Geneak ADN molekula barruan daude, eta ADNa -landare eta animaliengan- kromosoma izeneko egitura batzuetan. Guk 46 kromosoma ditugu gure organismoaren zeluletan.

Ugaltzeko prozesuan parte hartzen duten zeluletan (espermatozoide eta obuluetan), aldiz, 23 kromosoma besterik ez ditugu, beste zeluletan daudenen erdia. Ugaltzeko prozesuan geneek izugarrizko garrantzia dute, aita eta amaren ezaugarriak dituztelako eta, beraz, espermatozoide eta obuluen geneak seme-alabengana pasatuko dituztelako. Horregatik seme-alabek gurasoen ezaugarri fisiko eta psikiko asko heredatzen dituzte.

Gregor Mendel abadeak, ilarrekin egindako esperimentuen bidez, lehenbizikoz azpimarratu zuen "herentziaren faktore" batzuk zeudela ilarretan, gurasoetatik ondorengoetara transmititzen zirenak. Faktore hauek geneak dira.