Giacomo Puccini

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Puccini, 1908ko argazki batean.

Giacomo Puccini (1858ko abenduaren 22a – 1924ko azaroaren 29a) konpositore italiar ospetsu bat izan zen. Hainbat opera ezagun egin zituen; besteak beste, Manon Lescaut, La bohème, Tosca, Madama Butterfly eta Turandot.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiatik zetorkion musikazaletasuna. Hasieran, musika erlijiosoak piztu zion interesa, bere familiako beste batzuei bezala. Organoa jotzen hasi zen nahiko gazterik, baina opera hasi zitzaion gero eta gehiago gustatzen. Milango kontserbatorio edo musika-eskolan ikasi zuen 1880 eta 1883 bitartean.

Bere arrakasta eta ospearen hasiera Manon Lescaut operarekin etorri zitzaion, 1893tik aurrera. Verdiren ondorengo operagilerik handiena da, adituen ustez.

Bere ondorengo lanak, La Bohème (1896), Tosca (1900) eta Madama Butterfly (1904), ospetsuenetakoak dira operaren munduan.

Bruselan hil zen, 1924an, berne azken opera, Turandot, amaitu gabe utzita.

Operak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Villi (1884)
  • Edgar (1889)
  • Manon Lescaut (1893)
  • La Bohème (1896)
  • Tosca (1900)
  • Madama Butterfly (1904)
  • La Fanciulla del West (1910)
  • La Rondine (1917)
  • Il trittico: Il tabarro, Suor Angelica, Gianni Schicchi (1918)
  • Turandot (1926, postumoa)