Vikidiatik

Gizateriaren ondare

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Euskal Herriko Gizateriaren ondareetako bat da Ekaingo haitzuloa.

Gizateriaren ondarea babestuak izateko izendatu diren kultura-altxorrak eta inguru edo eremu natural bereziak dira. UNESCO izeneko erakundea da gizateriaren ondareen zerrenda egiten duena, eta 1.000 leku baino gehiago izendatu ditu, 160 herrialdetan zehar banatuta.

Zer egiten du UNESCOk?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizateriaren ondare diren lekuak UNESCOk (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) aukeratzen ditu. UNESCO 1945ean sortu zen, Bigarren Mundu Gerra ondoren. Gerrak Europan suntsipen handia eragin zuen. Hasieran, UNESCOk arreta handia jarri zuen suntsitutako eskolak, liburutegiak eta museoak berreraikitzen. Gaur egun, alde batetik, hezkuntza orokorrean hobetzeko ekintzak laguntzen ditu, eta bestetik, natura-inguruneak eta gizateriaren ondare kulturalak babesteko ekintzetan murgilduta dago.

1950eko eta 1960ko hamarkadetan UNESCOk kultura-altxorrak babesteko kanpainak egin zituen. Egiptoko Abu Simbel tenplua salbatzea lortu zuen, Aswango presako urak hartuko zuen arriskua zegoen. UNESCOk Venezian ere laguntza eman zuen hiria urak hartu zuenean. Ahalegin handiak egin ondoren, UNESCOk nazioarteko akordio bat lortu zuen, kultur eta natur balio handiko leku garrantzitsuen zerrenda bat egiteko, eta urtero luzatzen joateko.

Nolako lekuak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru Gizateria Ondare mota daude: kulturala, naturala eta bietarikoa. Leku kulturalak munduko Gizateriaren Ondarearen % 77 dira.

Toki kulturalen artean eraikin historikoak, hiriko gune bereziak, leku arkeologiko garrantzitsuak, eta sekulako eskultura lanak eta margolanak daude. Besteak beste, Taj Mahal Indian, Zimbabwe Handia Zimbabwen eta Askatasunaren Estatua Estatu Batuetan.

Leku naturalek gutxienez hurrengo lau baldintzetako bat bete behar dute: aparteko fenomeno naturalak izan, eboluzio-prozesuen adibideak izan, apartekoak diren edo desagertzeko arriskuan diren animalia edo landareen habitatak izan, edo Lurreko bizitza-erregistroen edo prozesu geologikoen adibideak izan. Gizateriaren Ondare diren natura-lekuen artean honako hauek daude: Pantanala Brasilen, Erraldoien Galtzada Ipar Irlandan eta Galapago uharteak Ekuadorren.

Aldi berean balio naturala eta kulturala duten lekuen artean, Kakadu Parke Nazionala (Australia) aipa daiteke.

Zeintzuk dira Euskal Herrian daudenak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian gizateriaren ondare izendatutakoak ondoko hauek dira: