Google

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Google enpresaren errotulu bat.

Google (Guugl ahoskatzen da) Interneteko bilatzaile bat da, bai eta Estatu Batuetako enpresa handi bat ere. Haren helburua informazioa pilatzea eta aurkitzen laguntzea da. Estatu Batuetako Kalifornia aldeko Silicon Valley izeneko lekuan kokatuta dago. Jende askok eta askok erabiltzen dute Google Interneten zerbait bilatu nahi dutenean: egunero, mila milioi lagunek baino gehiagok erabiltzen dute. Kaliforniako unibertsitate bateko bi ikaslek (Larry Page eta Sergey Brin) jarri zuten martxan 1996an.

Google izena ingelesezko "googol" hitzetik dator; hitz horrek zenbaki bat adierazten du: 1 bat 100 zeroz jarraituta, (). Izen horrekin, sortzaileek esan nahi zuten haien konpainiak informazio piloa bila zezakeela.

Bilatzaileaz gainera, Googlek beste aplikazio gehiago ere eskaintzen ditu. Youtube bideo-plataforman, adibidez, milaka eta milaka bideo ikusi edo igo daitezke. Google Maps orriak, berriz, munduko herrialde eta hiri gehientsuetenako mapak eskaintzen ditu, telefonoan ere erabiltzeko modukoak, kalean ibiltzen garenean orientatzen laguntzeko. Google Play-rekin, aplikazioak jaitsi daitezke smartphone edo tablet batera.

Google-ren lantoki nagusiak Estatu Batuetan, Finlandian eta Belgikan daude. Eraikin handi batzuk dira, ahalmen handiko ordenagailuak dituztenak, haren aplikazioak eskaini ahal izateko.

Googlek diru asko irabazten du publizitateari esker. Zerbait bilatzen dugunean, enpresak jakiten du zer interesatzen zaigun, eta horrela modua izaten du jakiteko nolako eskaintzak egin ahal dizkigun, zerbait erosteko. Jende askok dio erabiltzaileen datu pertsonalak ere gordetzen dituela baimenik eskatu gabe. Horrekin oso kontuz ibili beharra dago.