Haize-energia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Getxoko Aixerrota.
Haize-sorgailuak.

Haize-energia edo energia eolikoa haizeari esker lortzen den energia da.
Haize-energia elektrizitatea sortzeko erabiltzen da gaur egun.
Gizakiak aspaldidanik baliatu du haizearen indarra: lehen, haize-erroten bidez; gaur egun, haize-sorgailuen bidez. Sorgailu horiek haizearen energia eolikoa energia elektriko bihurtzen dute.

Haize-energia energia-iturri garbia da, erregai fosilak ordezkatzen dituelako eta, ondorioz, ez duelako kutsadurarik sortzen, ez ur zikinik ez hondakinik ere. Horrela, ez du erregai fosilek eragiten duten berotegi-efektua indartzen, ez eta ozono-geruzari kalterik eragiten ere. Bestalde, berriztagarria ere bada, hau da, ez da agortzen, eta merkea ere bada.

Arazoren bat ere badu, ordea: batetik, haize-sorgailu handiak behar ditu, eta instalazio eolikoak haizeak indartsu eta jarraian jotzen duen lekuetan kokatu behar izaten dira; horregatik, askotan, mendietan jartzen dira, eta, orduan, eragin handia dute paisaian. Bestalde, instalazioak eraiki ahal izateko, bideak eta pistak ireki behar dira mendietan, eta haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu handiak egin behar izaten dira. Azkenik, errotetatik hurbil pasatzen diren hegaztiak besoekin jo eta hiltzeko arrisku handia dago.

Eoliko hitza latinetik dator, Eolo mitologiako jainko bat baitzen: haizearen jainkoa, hain zuzen ere.

Espainiako Mantxako haize-errotak.