Hedabide

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Familia bat, irratia entzuten, 1920ko hamarkadan.

Hedabidea komunikabide mota bat da, pertsona ugariri informazioa edo datuak jakinarazteko balio duena. Hainbat hedabide daude, haien artean:

Hedabide garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere, 3 hedabide nagusi daude:

  • Prentsa idatzia: albisteak edo informazioak paperean inprimatuta eskaintzen dituzten esgunkari edo aldizkariak. Lehen egunkariak XVII. mendean argitaratu ziren.
  • On line prentsa: albisteak edo informazioak Internet bidez eskaintzen dituztenak. Internet 1990 inguruan sortu zen.
  • Ikusentzunezkoak: albisteak edo informazioak irrati edo telebista bidez eskaintzen dituztenak. Irratia 1920 inguruan hasi zen; telebista, berriz, 1950 inguruan.


Zer aurkitzen da hedabideetan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedabideetan, kazetariek gertatu den edo gertatzera doan zerbait (albistea edo informazioa) kontatzen dute. Kazetariek informazio hori bilatu eta egiaztatu behar izaten dute.