Vikidiatik

Hegoalde

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Puntu kardinalak adierazten dituen haize-arrosa.

Hegoaldea edo Hegoa lau puntu kardinaletako bat da. Kardinal hitzak nagusi esan nahi du; beraz, zerumugako lau puntu edo norabide nagusietako bat da. Beste hirurak iparra edo iparraldea, ekialde edo sortaldea, eta mendebalde edo sartaldea dira. Hegoaldea iparraldearen kontrako puntu kardinala da.

Lau puntu kardinalak irudikatzen direnean, haize-arrosa delakoan edota mapa batean, hegoaldea goian dagoena da, eta askotan S batez markatuta egon ohi da, (ingelesezko South hitzagatik).

Lurra ipar-hego ardatz baten jiran mugitzen da; Lurra irudikatu ohi dugun moduan, ardatz horren goiko aldea da gure "ipar geografikoa"; eta beheko aldea, berriz, "hegoalde geografikoa". Berauek ez dira inoiz aldatzen.

Lurreko meridiano guztiak bi lekutan elkartzen dira: Lurraren goi- edo ipar-buruan, eta behe- edo hego-buruan. Ipar-buru edo ipar-poloa goialdean dagoena da, eta behe-buru edo hego-poloa behealdean dagoena.

Iparrorratzek iparra seinalatzen dute beti; edo, zehatzagoak izanda, Lurreko "ipar magnetikoa". Izan ere, ipar magnetikoa lekuz aldatzen da sarri, baina inoiz ez da ipar geografikotik urrun gelditzen.