Himalaia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Himalaia mendikatea.

Himalaia Asian dagoen mendikate bat da. Hainbat herrialderen artean banatuta dago: Bhutan, India, Nepal, Tibet eta Txinan.

Oso luzea da: mendebaldetik ekialdera, 2.600 km luze da, eta iparraldetik hegoaldera, 350 km luze.

Munduko mendikaterik altuena ere bada: 8.000 metrotik gorako 14 gailur ditu. Haien artean, munduko mendirik garaiena: Everest (8.844 m).

Himalaiatik ateratzen dira beste mendikate garrantzitsu batzuk: Karakórum edo HinduKush, adibidez.

Oso ibai garrantzitsuak sortzen dira mendikate honetatik: Ganges, Indo, Brahmaputra eta Yangtse edo Ibai Urdina.