Iberiar penintsula

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Iberiar penintsula, Europako mapan.

Iberiar penintsula Europaren hego-mendebaldean dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra, Gibraltar eta Frantzia hegoaldeko zati txiki bat daude bertan.

Azalerari begiratuta, 583.254 km² ditu; Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa ditu muga, eta iparraldetik Europako kontinentera dago lotuta.

Penintsulako punturik garaiena Mulhacén mendia da, bere 3.478 metroko altuerarekin. Ibairik luzeena Tajo ibaia da, 1.006 km-ko luzerarekin (haietatik 731 Espainian eta 275 Portugalen).