India

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Indiaren kokapena Lur planetan.
Indiako bandera.

India Asiako estatu handienetako bat da. New Delhi da hiriburua, Delhi hiriaren barruan. Herrialdeak 3.287.263 km²ko azalera du, eta 2016an, 1.324 milioi biztanle zituen, munduko bigarrena da.

Indiako biztanle gehienak hinduak dira, erlijioaren aldetik, eta hindi izeneko hizkuntza hitz egiten dute, baina beste hizkuntza eta erlijio asko daude.

Mogol Inperioa eta Britainiar Inperioaren menpe egon zen eta 1947an Indiak askatasuna lortu zuen. Horretarako oso garrantzitsua izan zen Mahatma Gandhi.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiaren erdialdean dago. Himalaia mendikatea eta Indiako Ozeanoaren artean kokaturik dago. Ibai handiak daude Indian, famatuenak Indus eta [[Ganges|Ganges]. Thar basamortua ere badago.

Indiako hiri handienak Mumbai, Delhi eta Kalkuta dira

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]