Itsaso Gorria

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Itsaso Gorriaren kokapena (ingelesez, Red Sea), maparen ezkerraldean.

Itsaso Gorria Indiako ozeanoko golko edo adar bat da, Afrika eta Asia bitartean dagoena, eta, zehazki, Afrikako ipar-ekialdea eta Arabiako penintsula bereizten dituena.

Hegoaldean egiten du bat Indiako ozeanoarekin, Bab el-Mandeb itsasartearen eta Adengo golkoaren bidez. Haren iparraldean Sinai penintsula, Aqabako golkoa eta Suezko golkoa (Suezko kanalera iristen dena). Itsasoa 2.200 km luze da eta, gehienera ere, 335 km zabal. Gehienezko sakonera 2.130 m-koa da, eta batez bestekoa 500 m-koa. Gainera, sakonera gutxiko plataforma zabalak ere ditu, zeinetan itsas bizitza eta koral ugari dauden. 450.500 km2 inguruko azalera du. Itsaso hau Rift Haran Handiaren parte da eta Europa eta Ekialde Urrunaren arteko komunikazio-bide garrantzitsua da.