Izen propio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Euskal Herriko mapa, probintzia bakoitzaren izen propioarekin.

'Izen propioak (edo izen bereziak) pertsona, leku edo animalia konkretu bati ematen zaion izena da: Kepa eta Garazi pertsonen izen propioak dira; Gasteiz eta Euskal Herria, leku batzuen izen propioak; eta Pintto edo Moro, animalia batzuen izen propioak.
Etxe, baserri, auzo, herri, hiri, eskualde, herrialde, kontinente edo planeten izenak ere izen propioak dira: adibidez, Ajuria-Enea, Intxaurrondo, Durango, Txorierri, Italia, Afrika, Urano.
Aldiz, txakurra, behia, ardia, baloia, oinetakoa eta honelakoak ez dira izen propioak, izen arruntak baizik.
Izen propioak lehen hizkia letra larriz dutela idazten dira; izen arruntak ez. Baina askotan gauzak ez dira hain garbi ikusten, eta zenbait izen arrunt ere ikusten dira letra larriz idatzita, errespetuagatik edo; horregatik, adibidez, Lehendakaria edo Erregea hitzak ikusten dira, letra larriz, baina izen arruntak dira eta letra xehez idatzi beharko lirateke.