James Cook

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
James Cook, William Hodges margolariaren erretratu batean.

James Cook nabigatzaile eta esploratzaile ingeles bat izan zen (Ingalaterra, 1728ko urriaren 27a - Hawaii, 1779ko otsailaren 14a).
Hamahiru urte zituenean hasi zen Cook portuan lanean, eta handik gutxira itsasontzietan nabigatzen hasi zen. Gerora, denborarekin, kapitain izatera iritsi zen.
Oso mapa zehatz eta onak egin zituen.
Cook kapitainak hainbat lurralde aurkitu zituen; besteak beste, Kaledonia Berria eta Sandwich uhartediak.