Johann Sebastian Bach

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Johann Sebastian Bach.

Johann Sebastian Bach (Alemaniako Eisenach hirian jaio zen 1685eko martxoaren 21ean eta Leipzig hirian hil zen 1750eko uztailaren 28an) Barroko garaiko musikagile alemaniar bat izan zen.
Musika klasikoa konposatzeaz gain, organista ere izan zen, eta klabezina, biolina eta biola jotzen zekien.
Musikaren historiako konpositore garrantzitsuenetariko bat da.
Haren obrarik nabarmenenak Brandenburgoko Kontzertuak, Ongi tenperatutako klabezina, Meza si minorrean, Pasioa San Mateoren arabera, Fugaren artea, Musika eskaintza, Goldberg bariazioak, Tokata eta fuga re minorrean, 80., 140. eta 147. kantata sakratuak, Italiar kontzertua, Obertura frantziarra, Biolontxelo bakarrerako suiteak, Biolin bakarrerako partitak eta sonatak eta Orkestra-suiteak dira.