Vikidiatik

Kanpo-planeta

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Eguzki-sistemako planetak

Kanpo-planetak Eguzkitik urrutien dauden lau planetak dira, eta horrela deitzen zaie Eguzki-sistemaren kanpoko aldean daudelako, asteroide-gerrikoaren ondoren. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno dira.

Zer ezaugarri dituzte?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkitik urrutiago egoteaz gain, kanpo-planetek badituzte antzekoak diren beste zenbait ezaugarri ere, osaerari, atmosferari eta tamainari dagokienez.

  • Gasezkoak dira, ez dute azal solidorik.
  • Barne-planetak baino askoz handiagoak dira; gasezko erraldoiak deitzen zaie.
  • Haien eremu magnetikoak oso handiak dira.
  • Oso errotazio azkarra egiten dute beren ardatzaren inguruan: Jupiterrek 10 ordu behar ditu errotazio bat osatzeko; Saturnok 11 ordu, Neptunok 16 ordu inguru eta Uranok 17 ordu baino pixka bat gehiago.
  • Haien orbitetan eraztunak eta hainbat satelite eta ilargi dituzte.
  • Neptuno eta Uranoren nukleoak izotzezkoak dira.
  • Haien atmosfera helioz eta hidrogenoz osatuta dago. Horregatik oso dentsitate txikia dute.
  • Eguzkitik oso urruti daudenez, oso tenperatura hotzak dituzte.
  • Lurretik ez dira begi hutsez ikusten.

Kanpo-planetei planeta jobiano ere deitzen zaie, Jupiter planetaren antzekoak direlako (Jovis da Jupiterren izena latinez, eta hortik dator jobiano hitza).