Kapitalismo

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Kapitalismoak irabaziak bilatzen ditu.

Kapitalismoa sistema ekonomiko bat da, zeinean ondasunak jabetza pribatukoak diren; gainera, ekoizpen-bitartekoak (ondasunak sortzeko erabiltzen diren bitartekoak: makinak, lantegiak, etab., adibidez) ere jabe pribatuen esku (pertsona partikularren edota enpresen esku) daude batez ere, eta etekinak edo irabaziak lortzeko erabiltzen dira.

Karl Marxek planteatutako ikuspegi estrukturalistari jarraituz, sistema bati kapitalista deitu dakioke, biztanleriaren gehiengoa (proletargoa) nominalki askea denean, baina errealitatean aurrera jotzeko bere lan indarra saldu behar duenean, ekoizpen bitartekoen jabe den gutxiengo pribilegiatu bati (burgesia), hain zuzen.

Kapitalismoaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekoizpen-baliabideak jabetza pribatukoak dira: pertsona batenak, familia batenak, enpresa batenak edo enpresa bateko akziodunenak.
  • Irabaziak bilatzen dira enpresa sortzeko dirua jarri dutenentzat.
  • Enpresak sortzeko askatasuna (norbere dirua edo jabetzak arriskuan jarriz, enpresak porrot eginez gero).
  • Enpresen arteko lehia askea: enpresak euren artean lehiatzen dira produktuak saltzeko.