Vikidiatik

Kirol

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Pilota euskal kirol tradizionaletako bat da.

Kirola jendeak ondo pasatzeko eta besteekin lehiatzeko egiten duen ariketa fisikoa da. Oso aspalditik existitzen dira kirolak. Kirol bakoitzak jokalariek jarraitu beharreko arau multzo bat dauka.

Kirol motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkakoak eta taldekakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol batzuetan, pertsona batek beste pertsona baten kontra lehiatu behar du; horrela egiten da, adibidez, boxeoan, irristaketa artistikoan, urpean igeri egitean, pertika-jauzian, luzera-jauzian eta zaldiketan.

Talde-kiroletan, pertsona talde batek beste talde baten kontra jokatzen du, eta taldea bi jokalariz edo gehiagoz osatuta egon daiteke: tenisean, binakako partida baterako, bikote bat behar da; bost jokalari behar dira, berriz, saskibaloi talde bat osatzeko. Izotz-hockey talde baterako, sei jokalari behar dira, eta, beisbol talderako, bederatzi. Hamaika jokalarik osatzen dituzte futbol taldeak.

Amateurrak eta profesionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi kirolari mota bereiz daitezke: batetik, zaletua, edo kirola gustuz dirurik jaso gabe egiten duena (amateurra); eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena.

Kirol antolatuak eta antolatu gabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak antolatuak edo antolatu gabeak izan daitezke. Herrian futbolean jolasteko elkartzen diren umeek antolatu gabeko kirola egiten dute, jolasa kontrolatzen duen erakunderik ezbaitago. Kirol antolatuetan, berriz, kirolariek eskola, konpainia, talde, elkarte edo beste erakunde batentzat jokatzen dute. Antolatzaileek partidak prestatzen dituzte eta arauak ezartzen dituzte, eta antolatutako partidak amateurrak edo profesionalak izan daitezke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinarotik ohikoak izan dira lasterketak, borroka, ehiza edo pilota erabiliz egindako jolasak.

Antzinako kultura batzuetan, kirolak ohitura erlijiosoen barruan sartzen ziren; adibidez, K.a. 776. urtean hasi ziren Greziako Olinpiar Jokoak jainkoen omenez antolatzen ziren.

Erromatarrek kirola trebezia militarrarekin lotzen zuten, ez erlijioarekin. Borrokak, gurdi-lasterketak eta xabalina izeneko makilen jaurtiketak egiten zituzten.

Geroago, jendeak kirola egiten jarraitu zuen, baina gehienetan antolatu gabekoa. XVIII. eta XIX. mendeetan, kirol antolatuak arruntagoak bihurtu ziren, eta ligak eta lehiaketak kontrolatzeko erakunde batzuk sortu ziren. Gainera, kirol bakoitzaren arauak idatzi egin ziren.