Vikidiatik

Klabizenbalo

Nabigaziora joan Bilaketara joan
XVIII. mendeko klabizenbaloa.

Klabizenbaloa Europan XVII-XVIII. mendeetan asko erabiltzen zen tekla-instrumentu bat da. Gaur egungo pianoak baino txikiagoak dira.

Hariak ditu, bi edo gehiago, nota bakoitzeko, eta teklatu bat baino gehiago izan dezake (normalean bi). Haren kaxa hegal-formakoa da. Tekla sakatzen denean, hortza duen zutikako pieza bat gorantz mugitzen da, eta hortzak haria pultsatzen du. Hortza lumazko plektroa da. Tekla askatzean, pieza jaitsi egiten da, eta hortzaren gainean dagoen isilgailua hariaren gainean kokatzen da, hasieran zegoen moduan, eta soinua isildu egiten du. Instrumentu solistatzat zein baxu jarraitutzat erabili zen.

Klabizenbaloa entzun.

Musika tresna hau XV. mendearen erdialdean agertu zen. Askotan, asko apaindutako kaxak izaten zituzten, margolan ederrekin. Asko erabili ziren XVI. eta XVIII. mendeen bitartean; gero, XIX. mendean desagertu ziren, baina XX. mendean berriro hasi ziren erabiltzen.