Vikidiatik

Klima ekuatorial

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Klima ekuatoriala

Klima ekuatoriala Ekuatoretik hurbileko lurraldeetako klima mota da; hau da, latitude txikietan (bi tropikoen artean) dauden Afrika, Hego Amerika eta Asiako lurraldeetako klima.

Tenperatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima beroa da, eta urte osoan bero handia izaten da, batez beste 25/27 °C inguru. Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, ez da urtarorik bereizten. Gainera, egunean zeharreko tenperatura-bitartea oso txikia izan ohi da: 1-3 °C artekoa, besterik ez.

Euria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima hezea da; hau da, euri ugari egiten du urte osoan, ia egunero, ia beti arratsaldean; batez besteko prezipitazioa : 2.000 mm inguru izaten da, baina leku oso hezeetan 6000 mm-etaraino irits daiteke. Bi ekinokzioen garaian egiten du euri gehien. Ez dago urtaro lehorrik.

Hezetasun eta euri ugari horri esker, zona klimatiko honetan daude munduko emari handieneko ibaiak, besteak beste Amazonas eta Orinoko Hego Amerikan, eta Kongo Afrikan.

Landaretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima ekuatorialeko eguraldi bero eta hezeak landaretza oparoa sortzen du: baso eta oihanak. Askotan, oso baso eta oihan itxiak izaten dira, eta, horregatik, landareen artean lehia gogorra egoten da eguzki-argia lortzeko. Hala ere, oihaneko lurra nahiko pobrea da elikagaietan eta oso landare gutxi dago lurzoruan. Lurra ona da zuhaitzetarako, baina txarra nekazaritzarako.

Oihan tropikala da klima ekuatoriala duten lurraldeetako bioma. Fauna ugari bizi da bioma horretan, baina, zoritxarrez, desagertzeko arriskuan daude haietako asko: tximinoak, sugeak, krokodiloak, panterak, loro eta guakamaioak, tukanak, intsektuak, armiarmak, etab.