Vikidiatik

Klima ozeanikoa

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Euskal Herriko klima ozeanikoa non.

Klima ozeanikoa itsasotik hurbileko lekuetan egoten den klima mota da. Klima ozeanikoan, itsasoaren eragina oso handia izaten da: eragin horregatik, urteko batez besteko tenperatura 7-15 °C ingurukoa da. Udak ez dira oso beroak izaten eta ezta neguak oso hotzak ere:

  • Udan, batez besteko tenperatura 20 °C ingurukoa izaten da.
  • Neguan, berriz, 5 °C eta 7 °C bitartekoa.

Bestalde, prezipitazioak ugariak izaten dira eta urte osoan banatzen dira, baina urtaro batzuetan gehiago, neguan bereziki: batez beste, 800 eta 2.000 mm bitarte.

Zergatik da horrela?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoaren hurbiltasunak azaltzen ditu ezaugarri horiek; izan ere, itsasoko ur-masa handiak gozatu edo leundu egiten ditu muturreko klimak. Udan, itsasoa poliki-poliki berotzen da eta ipar-mendebaldeko haizeak itsasotik datorren freskotasuna zabaltzen du; aldiz, neguan, itsasoko ura oso poliki hozten da, eta itsaso gaineko haize epelagoa bidaltzen dute lehorrera. Beraz, itsasoak tenperatura leuntzen du, eta, bestalde, hezetasuna (euria) sortzen du.

Klima ozeanikoa non topatzen dugu ?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima ozeanikoaren banaketa munduan.

Gure inguruan, klima ozeanikoa da Euskal Herriaren kostalde inguruetan (Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin) eta Nafarroako iparraldean dutena (Pirinio inguruko eskualdeak kenduta). Iberiar penintsulako iparraldeko kostalde inguru guztian (Galizia, Asturias eta Kantabrian) ere izaten dute klima mota hau.

Europako mendebaldean nagusitzen den klima da klima ozeanikoa; hau da, Frantzia, Belgika, Herbehereak, Danimarka eta Alemaniako kostalde atlantikotik hurbileko lurraldeetan.

Europatik kanpo, beste leku batzuetan ere izaten dute klima ozeanikoa:

Landaretza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima ozeanikoan, hezetasuna ondo jasaten duten landareak dira nagusi: hosto erorkorreko zuhaitzak (haritzak, urkiak, pagoak, intxaurrondoak, gaztainondoak) eta belardi edo zelaiak topatzen dira, ganadua hazteko egokia, behiak, zaldiak eta ardiak bereziki.