Kromosoma

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Kromosoma eukarioto baten irudia: (1) Kromatida. (2) Zentromeroa. (3) Beso laburra. (4) Beso luzea.
22 kromosoma pare + kromosoma sexual pare 1.

Kromosoma zelularen nukleoan dagoen oinarrizko osagai bat da, geneak dituena, ADNz eta zenbait proteinaz osatua; alegia, norbanako bakoitzaren ezaugarriak (gizakien kasuan, adibidez, begien edo ilearen kolorea) zehazten dituzten informazio genetikoa edukitzen dute. Horregatik, oso garrantzi handia dute, haietan baitaude herentziaren faktoreak (geneak), bizidun guztien kode genetikoa dutenak.

Landare edo animalia baten kromosomak X hizkiaren itxura izaten du: erdiguneko puntuari zentromero deitzen zaio, eta X horren ezkerreko eta eskuineko zatiei, aldiz, kromatidak.

Espezie bakoitzak halako kromosoma kopuru jakin bat izaten du. Gizakiok 23 kromosoma pare izaten ditugu, 46 kromosoma, beraz; horietatik 22 pare kromosoma homologoak dira (binaka berdinak), eta beste bi kromosoma sexual (XX edo XY). Animalia eta landareen zelulek pareka bildutako kromosomak dituztenez gero, diploideak direla esaten da (grekoz, hitz horrek bikoitza esan nahi du).

Arrak eta emeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakion kasuan, genetikoki, gizon eta emakumeen arteko diferentzia da emakumeek bi X kromosoma dituztela (XX), eta gizonek X kromosoma bat eta Y kromosoma bat (XY).