Vikidiatik

Kyoto

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Kyototarrak jantzi tradizionala jantzita.

Kyoto Asiako hiri bat da, antzina Japoniako hiriburua izan zena. 2014ko datuen arabera, hiriak 1,4 milioi biztanle ditu.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yamashiro haranean kokaturik dago, mendiz inguraturik, baina mendiak ez dira oso altuak.

Uda beroa eta euritsua izaten da eta negua aldiz epela eta lehorra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako enperadoreak leku hau aukeratu zuen bizitzeko eta Heian-kyō izena eman zion (lasaitasunaren hiria). 794. urtean, Kyoto izena hartu eta Japoniako hiriburua bihurtu zen. 1868. urtean, enperadorea Tokiora mugitu zen eta hura bihurtu zen Japoniako hiriburu berria.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nijō gaztelua: enperadorearen jauregia.
  • Kinkaku-ji: "urrezko tenplua".
  • Fushimi Inari-taisha: ate gorrien tenplua.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]