Vikidiatik

La Habana

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Habanaren ikuspegi batzuk.

Habana Erdialdeko Amerikan dagoen hiri bat da, Kubako hiriburua eta bertako hiririk handiena ere. 728,26 km² ditu eta 2012ko datuen arabera, 2.106.146 biztanle.

Klima tropikaleko hiria da. Urteko batez besteko tenperatura baxuena urtarrilean eta otsailean neurtzen da (22 gradu) eta beroena, berriz, abuztuan (28 gradu). Urteko batez bestekoa, berriz, 25,2 gradukoa da. Urtean, 1.189,2 milimetro prezipitazio egin ohi ditu eta tarteka urakanen astiduak ere jasaten ditu Habanak.

2012ko erroldaren arabera, biztanleriaren %58,4a zuria da, %26,4 mestizoa, %15,2 afrikarra eta %0,2 asiarra. Erlijio nagusia kristautasun katolikoa da.

Ekonomiaren esparrurik garrantzitsuenak industria, merkataritza eta finantzak dira.

Historia pixka bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1515eko abuztuaren 15ean, Diego Velázquez de Cuéllarek sortu zuen Habana eta portu garrantzitsu bilakatu zen. XVII. mendean, hiriak sekulako hazkundea izan zuen. XVIII. mendean, Habana Amerikako hiririk handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, New Yorkekin batera. Espainiaren porturik garrantzitsuena zen eta bertatik Espainiaren beste kolonietara merkataritza-garraioa egiten zen. XIX. mendean, Ameriketako Estatu Batuak Habana begiz jo zuen eta XX. mendearen hasieran bere menpeko bihurtu zen. Kubako iraultzaren ostean, Kuba estatuko hiriburu bilakatu zen.