Larruazal

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Izerdi-tantak aurpegiko larruazalean.

Larruazala (larrua edo azala ere deitua) gizakiaren eta beste zenbait animaliaren gorputza biltzen edo estaltzen duen organoa da. Gorputzeko organorik zabalena da (ia 2 m² dira). Organismoa inguruko elementuetatik babesten du eta kanpoko inguru horrekin komunikatzeko sistema bat ere bada. Larruazalak ezaugarri desberdinak izaten ditu espezieen arabera.

Larruazalean hiru geruza daude:

Epidermisa dermiseko zelula hil eta keratinizatuez osaturik dago; hau da, halako erreakzio kimiko bat egon da zelula horien proteinetan eta egitura korneoa hartu dute (keratinaz osatuta dago, ilea eta azazkalak bezala).

1- Izerdi-poroa
2- Elkargune dermo-epidermikoa (papila dermikoa)
3- Nerbio-bukaera
4- Epidermisa
5- Dermisa
6- Hipodermisa
7- Zaina
8- Arteria

Skin-no language.PNG

9 - Ilea
10- Geruza korneoa
11- Epitelio pigmentarioa
12- Keratinozitoak
13- Melanozitoak
14- Muskulu ile-zutitzailea
15- Sebo-guruina
16- Ile-folikulua
17- Ile-papila
18- Nerbioa
19- Odol eta linfa hodiak
20- Izerdi-guruina
21- Pacini-ren korpuskulua

Larruazala eta larruazaleko eritasunak aztertzen dituen medikuntza-adarrari dermatologia deitzen zaio..