Laurasia eta Gondwana

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Laurasia eta Gondwana

Laurasia eta Gondwana Pangea superkontinentea bitan zatikatu zenean hortik sortu ziren bi kontinenteak ziren.

Jurasiko garaiaren hasieran (duela 200 milioi urte) gertatu zen Pangearen zatiketa; Laurasia iparraldeko kontinenteari deitu zaio, eta Gondwana hegoaldekoari. Bien artean, ozeano bat eratu zen: Tetis ozeanoa.

Laurasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laurasia kontinentea geroago Asia, Europa eta Ipar Amerika eratuko tituzten lurrez osatuta zegoen; gaur egungo hiru kontinente hauek bat eginda zeuden.

Geroago, duela 60 milioi urte, Laurasia bera ere bi kontinentetan zatikatu zen: Laurentia eta Eurasia.

Laurasia izena, hain zuzen ere, beste bi kontinente horien izenen kontrakzioaz eratuta dago.

Gondwana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gondwana kontinentea, berriz, gaur egungo Hego Amerika, Afrika, Ozeania eta Antartikako lurrez osatuta zegoen.

Gaur egungo Ozeano Atlantikoa sortzean hasi ziren banatzen Laurasia eta Gondwana, duela 130 milioi urte inguru (Kretaziko garaian).