Vikidiatik

LeBron James

Nabigaziora joan Bilaketara joan
LeBron James.

LeBron James Estatu Batuetako saskibaloi-jokalari profesional bat da, 1984an jaiotakoa. 2,03 cm neurtzen du. Gaur egun munduko jokalaririk onena dela esaten da.

Haren izen osoa LeBron Raymone James da, eta hainbat ezizen edo goitizen ere eman dizkiote: "The King", "King James" edo "The Chosen One". Ohion jaio zen.

Haren amak 16 urte besterik ez zituen Lebron jaio zenean; aita biologoa zen eta ez zen berataz arduratu. Beraz, amak bakarrik hezi zuen Lebron inolako laguntzarik gabe. Txikitan bizitza gogorra eduki zuen: auzo baztertuetan bizi zen, eta diru faltagatik etxez etxe ibili ziren, eta ez zuen lagun askorik egin. Eskolara joan zenean, saskibaloian) eta futbol amerikarrean jokatzen hasi zen eta horri esker bere sentimenduak adieraztea lortu zuen. Gazte-gaztetatik arina, indartsua eta atleta bikaina zen.