Lehengai

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Kautxu-zuhaitzetik latexa ateratzen da.

Lehengaiak energia edo beste edozein produktu sortzeko naturatik ateratzen diren gai edo materialak dira.

Hiru lehengai mota bereiz ditzakegu, haien jatorriaren arabera:


Lehengaiak zuzenean naturatik atera daitezke (goian aipatutako hiru kasuetan, adibidez), baina birzkiklatuak ere izan daitezke (beira, papera, txatarra, eta abar).
Lehengai batzuk mugatuak dira, naturan ez direlako birsortzen (petrolioa, adibidez). Horregatik, lehia ekonomiko eta politiko handia dago horietaz jabetu eta ustiatzeko. Garrantzitsua da horrelako lehengaiak modu neurritsuan erabiltzea eta hurrengo belaunaldiengan ere pentsatzea.