Lev Tolstoi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lev Tolstoi, 1908ko argazki batean.

Lev Tolstoi idazle errusiar bat izan zen. 1828ko irailaren 9an jaio zen, eta 1910eko azaroaren 20an hil.
Oso gaztetan, umezurtz gelditu zen: bi urte zituenean, ama hil zitzaion; bederatzi urte zituenean, berriz, aita.
Liburu bikainak idatzi zituen. Horien artean, oso ospetsuak dira Gerra eta bakea eta Anna Karenina.

Tolstoi euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolstoiren lan banaka batzuk topa daitezke euskaraz:

- Alegiak, Bittor Madinak itzulia, Baroja argitaletxea (1985).
- Zaldi baten historia, J. L. Egigurenek itzulia, Mensajero argitaletxea (1998).
- Ivan Ilitxen heriotza, Xabier Mendigurenek itzulia, Ibaizabal argitaletxea (1991).
- Zenbat lur behar ditu gizon batek?, Mikel Vilchesek itzulia, Denonartean argitaletxea (2011).
- Zer da artea?, Aritz Gorrotxategik itzulia, Meettok argitaletxea (2013).